Zergatik ez zenuke lantegi hau galdu beharko?

Marka pertsonalaren kontzeptua

Haren garrantzia eta hura garatzeko moduak ezagutuko dituzu.  

Zeure burua hobe ezagutzea

Zure gaitasunei buruz sakonduko dugu.

Oztopo inkontzienteak

Autobaieztapen-estrategiak zeureganatuko dituzu.  

Autoestimua garatzea  

Ikasiko duzu profesional gisa garatzen eta erronka berriei aurre egiten.

Ikusgaitasunaren presentzia  

Ikasiko duzu bileretan entzuna izaten, zure lanaren emaitzak eta zure talentua defendatuz.

Asertziozko komunikazioa  

Ikasiko duzu nola egin komunikazio limurtzailea zure helburuak lortzeko.

HIZLARIAK

Teresa Baró

Enpresaria, prestatzailea, hizlaria eta idazlea

Aditua jendaurreko komunikazioan, bozeramaileen entrenamenduan, hizkuntza ez-ahozkoaren analisian eta lanpostu bakoitzeko ez-hitzezko portaeraren garapenean.

2001az geroztik, sektore guztietako enpresendako, alderdi politikoendako eta erakundeendako lan egin du komunikazio-trebetasunak garatzen.

Lucila Ballarino

Womenalia-ko zuzendari orokorra

Eragin sozialari eta enpresen eraldaketa digitalari aplikatutako komunikazioan, teknologian, berrikuntzan, Big Data & IAn aditua. Ospe hori bere esperientzia zabalak bermatzen du, sektore publikoko eta pribatuko enpresa eta erakundeendako eraldaketa digitaleko ekimenak gidatuz.

 15 urtetik gorako nazioarteko esperientzia du Hegoamerikan eta Europan pertsonak eta proiektuak kudeatzen. 2021eko apirilaz geroztik, Womenalia-ko zuzendari orokorra da. Espainiako enpresa hori emakumeen garapenean eta ahalduntzean dihardu, eta espainolez hitz egiten duten emakume profesional eta ekintzaileen sare handiena du, 300.000 erabiltzaile baino gehiagorekin.

Noiz? Non? Zein ordutan?

Maiatzak 13

09:30 a 14:00

Hitzaldi-aretoa, Kondestablearen jauregia, kale Nagusia 2, 31001, Iruña, Nafarroa, Espainia

  ORDUTEGIA

09:30 Parte-hartzaileen helduera eta akreditazioa

10:00 Hasiera-ekitaldia Lucila Ballarinoren eskutik

10:10 Iruñeko Udalaren ongietorria

10:15 Lantegiaren 1. partea “Bihurtu zaitez emakume lider eta eragin handikoa”

11:45 Atsedenaldia

12:15 Lantegiaren 2. partea “Bihurtu zaitez emakume lider eta eragin handikoa”

13:50 Amaiera-ekitaldia Lucila Ballarinoren eskutik

09:30 | Llegada y acreditación de participantes

10:00 | Apertura del evento por Lucila Ballarino

10:10 | Bienvenida por parte del Ayuntamiento de Pamplona

10:15 | Taller 1a parte "Conviértete en una mujer líder e influyente"

11:45 | Descanso

12:15 | Taller 2a parte "Conviértete en una mujer líder e influyente"

13:50 | Cierre del evento por Lucila Ballarino

Antolatzailea:

Built with